Eskizofreniaren markatzaile genetikoaren atzetik

Eskizofrenia tratatzea ez da erraza. Hala ere, hasierako faseetan detektatu eta tratamendu egokia jarraituz gero, gaixotasunaren endekatze-prozesua moteltzea lor daiteke.

Israelgo ikertzaile-talde batek plazaratu duenez, D3 (dopaminaren errezeptorea) markatzaile genetikoa eskizofreniaren seinale-gisa erabil daiteke. Hori horrela balitz, odolaren azterketa bat nahikoa izango litzateke eskizofrenia diagnostikatzeko.

Izan ere, ikerketan aurkitu dutenez, eskizofrenikoen artean D3ren maila handiagoa baita. Ikerketa honen emaitza oso garrantzitsua izan daiteke, batez ere kontuan hartuta munduko biztanleen ehuneko bata gaixotasun honek jota dagoela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila