Erregaia sartzeko robota

Gaur egun robotak automobilak egiten erabiltzen dira batez ere, baina laster automobilentzako erregaia hornitu ere egingo dute, gidaria bere eserlekutik mugitu ere egin gabe.

BMW etxeak prestatu duen robot hornitzailearen helburu nagusia segurtasuna izan da.

BMW etxeak prestatu duen robot hornitzailearen helburu nagusia segurtasuna izan da. Etorkizuneko erregaiak izan ere, eztandagarriak izango dira: urte honen amaierarako gas naturala, gas natural konprimatua gero eta likidotutako gasa ondoren. Azkenean, hurrengo milurtekoaren hasieran, hidrogenoa erabiliko da erregai gisa.

Automobil-gidariak txipa duen txartela irakurgailura sartu eta bere kodea markatzea besterik ez du egin beharko. Txartelak robotari zein ibilgailu-mota den, depositua non duen eta zein erregai hornitu behar zaion adierazten dio. Bi laserrez gidaturik robotak bere besoa zabaldu, depositua ireki eta gailu zilindriko bat konektatzen du.

Tutuaren muturra sartu eta depositua bete egiten du. Hori guztia egindakoan eragiketa alderantziz burutzen du eta prest geratzen da hurrengo bezeroa hornitzeko. Eragiketaren iraupena 2-4 minutukoa izaten da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila