Erradiazioa neurtzeko tresnen kalibrazioa, Tekniker-IK4ren eskutik

Erradiazioa neurtzeko tresnen kalibrazioa, Tekniker-IK4ren eskutik
2010/09/01 | Elhuyar
X izpiak erabiltzen dituzten gailuak kalibratzeko tresna garatu du Tekniker-IK4k. Arg.: Dina-Roberts Wakulczyk.

Espainian X izpiak erabiltzen dituzten gailuen erradiazioa neurtzeko eta kalibratzeko eredu gisa erabiliko den tresna bat diseinatu eta garatu du Tekniker-IK4k Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikerketen Zentrorako

CIEMAT

Airea ionizatzeko azken belaunaldiko ganbera bat da; gas batean, kasu honetan, airean, gertatzen den ionizazioak igortzen duen erradiazioa detektatzeko diseinatutako tresna bat. Hala, kalkulu konplexuak eginez, jakin daiteke gas horrek zer erradiazio iritsarazten dion material jakin bati. Hortik abiatuta, ehun bizian, hau da, pertsonetan, zer eragin duen jakin daiteke.

Ehun biziak xurgatzen duen dosia kalkulatzea erradioterapia-tratamenduen oinarria da; eta tratamendu horiek asko erabiltzen dira minbizia eta bestelako gaixotasunak tratatzeko. Inguruneak edo pertsonek jasotzen duten dosia kalkulatzea, berriz, ezinbestekoa da langileak, edo publikoa, oro har, erradiaziotik babesteko.

Tekniker-IK4k garatutako lehen mailako patroia martxan jartzen denean, nabarmen hobeki kalibratuko dira osasun-alorreko neurketa-tresnak edo industria-alorrean erradiaziotik babesteko erradiazio-monitoreak.

1
267
2010
9
011
Teknologia; Medikuntza
Albisteak
15
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila