Erleek dieta orekatua behar dute erlauntza osasuntsu mantentzeko

Erleek dieta orekatua behar dute erlauntza osasuntsu mantentzeko
2010/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Mike Edwards, UK)

Polen-mota bakarraz elikatzen diren erleek erlauntza infekzioetatik babesteko gaitasun txikiagoa dutela ondorioztatu dute Frantziako Nekazaritza Ikerketa Institutuko ikertzaileek.

Askotan erleek polen-mota bakarra izaten dute eskura, labore bakarreko lurretan bizitzen baitira. Eta horrek eragin kaltegarria izan dezake erlauntzetan, ikerketa honen arabera.

Ondorio horretara iristeko, erleak taldetan hazi dituzte, eta talde bakoitza polen-prestakin desberdinez elikatu dute; batzuk landare-mota bakarreko polenarekin prestatuak, eta beste batzuk zenbait landaretako polena nahastuz. Erle horien immunitate-sistemaren lau adierazle kimiko neurtutakoan, ez dute alderik topatu. Baina, ikusi dute zenbait landaretako polenaz elikatutako erleetan glukosa oxidasa hormonaren maila % 40 handiagoa dela. Erleek hormona hori erabiltzen dute larben elikagaiak babesteko, eta, ondorioz, erlauntza infekzioetatik babesteko.

1
262
2010
3
002
Zoologia
Albisteak
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila