Elurraren soinua

Inork ez luke horrelakorik pentsatuko baina dirudienez, gure belarrientzat hain isilak diren elur-malutek euri-tantek edo izotz-pusketek baino soinu handiagoa egiten dute uretara erortzen direnean. Badira 50 urte ikertzaileek euriaren urpeko soinua neurtzen ari direla, tantek egiten duten soinuak sonarrekin eta radarrekin interferentziak sortzen baititu.

Eta ikerketa horietako batean ustekabeko aurkikuntza egin zuten: elur-maluta arinek beste edozerk baino soinu handiagoa egiten dute uretara erortzen direnean. Elur-maluta batek 200 kilohertz-etako maiztasuna duten uhinak sor ditzake, frekuentzia altuegiak giza belarriarentzat. Hasiera batean malutaren urtze-prozesuaren ondoriotzat jo zuten soinua, baina ondoren ikusi denez, malutak barnean harrapatuta dituen aire-burbuilak askatzeak sortzen du soinua. Ur-azalean pausatutako elur-maluta hondoratzen eta urtzen hasten denean, bat-batean libre geratutako aire-burbuilek bibratzeari ekiten diote egoera berrira egokitu ahal izateko eta, bibrazioen ondorioz, aipatutako uhinak sortzen dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila