EHU-ren berriak

Euskal Herriko Unibertsitateak bere iharduera gizarte osora zabaldu asmoz, Teknologi Transferentziarako Agentzia izeneko erakundea sortu berria du. Hauek izango dira agentzia horren helburuak: Enpresen teknologi eta berrikuntz asmoak biltzea, Enpresa eta Unibertsitatearen arteko harremanak bultzatzea, elkarlanean proiektuak sustatzea, Unibertsitatearen interesak zaintzea eta Unibertsitateko ikertzaileek Programa Europarretan parte har dezaten bultzatzea.

Ikus daitekeenez EHUren asmo berri hauek helburu handiak dituzte. Betetzeko modua izan dezatela espero dezagun.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila