Eguzkitiko energia merkea

Ikertzaileek diotenez, Eguzkitiko energiak beste gainerako energi motei 2010. urtean lehia egingo die. Industriako jendeak, ordea, horretarako 2020. urterarte itxaron beharko dela uste du. Hori esateko munduan modulu fotovoltaikoek izan duten eboluzioa hartzen dute kontuan.

Izan ere, 1986. urteaz gero Eguzkitiko energia energia elektriko bihurtzen duten zelula hauen merkatua hirukoiztu egin da. Oraingoz Ipar Amerikan merkatuaren % 41 asetzeko adina fabrikatzen da eta han produzitzen denaren % 70 esportatu egiten dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila