Eboluzioaren teoria ezbaian

“Nondik gatoz?” galderak erantzun berriak izango omen ditu etorkizunean, Lynn Margulis biologo ospetsuak berriki esan duenez. Darwin-en eboluzioaren teoria kolokan edo ezbaian jarri du Margulisek hasiera-hasierako galdera horri erantzun berriak emanez.

Darwinek esan zuenez, eboluzioa zoriz gertatu diren mutazio genetikoei zor zaie; denboran aurrera egin ahala, baldintza eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna izan duten espezieek lortu dute irautea gainerakoen kalterako. Erabat onartuta dago, jakina, teoria hori gaur egun... edo behintzat hala uste genuen.

Margulisek dioenez, ordea, eboluzioa bakterioen eta mikroorganismoen arteko sinbiosiari zor zaio; hori horrela, ez luke zerikusirik izango indartsuago izateak, zelulen jatorriari buruzko teoria berriak, ustez frogatzen duenez. Eta ustez diogu, batere zalantzarik gabe esan dezakegun bakarra zalaparta dezente sortuko duela baita.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila