Ebolavirus berri bat detekatu dute ostalari batean, infekzioa gertatu aurretik

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

ebolavirus-berri-bat-detekatu-dute-ostalari-batean
Ebola eragiteko arriskua duten birusak detektatzea da PREDICT proiektuaren helburua, gizakiak infektatu aurretik Arg. Jaber Belkhiria/UC Davis

Lehen aldiz, ebola eragiten duen birus berri bat identifikatu dute ostalari batean, gizakia infektatu edo animalia gaixotu aurretik. Bombali deitu diote birusari, eta Sierra Leonako saguzar batzuetan identifikatu dute. PREDICT proiektuaren barruan egin dute aurkikuntza, eta Nature Microbiology aldizkarian argitaratu dute haren genomaren sekuentzia.

Hain zuzen, hori da proiektuaren helburua: ebola eragiteko arriskua duten birusak detektatzea, gizakiak infektatu aurretik. Asmo horrekin, 6.000 animalia baino gehiago aztertu dituzte Sierra Leonan. Bi saguzar-espezie desberdinetako bost banakoetan identifikatu dute Bombali birusa. Saguzar horiek ez zuten infekzio-arrastorik, baina birusa transmiti dezakete, listuaren eta gorotzen bidez.

Bombali birusa aurkitu baino lehen, bste bost ebolavirus-espezie identifikatu dira. Zientzialariek ez dakite ziur zein diren haien ostalariak, baina saguzarrak direla uste dute. Bombaliren aurkikuntzak susmo hori indartzen du.

Ikertzaileek saguzarrak ez hiltzeko ohartarazi dute, saguzarrak hiltzeak birusa transmititzeko arriskua areagotzen baitu.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group