DVD grabagailuak

Waliño, Josu

Elhuyar Fundazioa

Badirudi azkenean merkaturatu direla DVD grabagailuak. Hewlett Packard izan da lehenengoa, DVD+RW estandarrean oinarritutako grabagailuarekin. 120.000 pta. inguru balio duen grabagailu hori merkatuan dago jada, eta merkatuan dagoen estandarren arteko lehian DVD+RW-ren lekua indartzeko balioko du. DVD+RW estandarra erabiliz, disko bat behin baino gehiagotan erabili ahal izango da, eta DVD erreproduzitzaile gehienekin bateragarria da. Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.hpcdwriter.com

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila