Dortoka garbitzaileak

Indian Ganges ibaiaren ondoan erretzen dira hildakoen gorpuak. Errito hau ez da oraingoa; antzinakoa baizik. Beraz, milaka urtetan giza gorpuen hondakinak ibaian metatu dira. Une honetan Ganges ibaia erabat poluituta dago. Ibaia garbitzeko zenbait proiektu aztertu ondoren, irtenbiderik egokiena dortoka haragijaleen eskutik etorri da.

Beraz, 7000 dortoka ipini dira ibaian eta gorpuentzako erregailu elektrikoak jarri arte emaitza onak lor daitezkeela uste da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila