Dogcow salbatu!

Waliño, Josu

Elhuyar Fundazioa

Mac-eko milaka erabiltzaile elkartu dira Apple-i sistema eragile berrian Dogcow sar dezan exijitzeko. Orain arteko sistema eragile guztietan inprimitzeko garaian agertzen zen txakurtxoak izena ere ba omen zuen: “Clarus the Dogcow”. MacOS X berrian, ordea, ez omen da agertuko eta horregatik sinadura-bilketa egiten ari dira txakur historiko hori sisteman sar dezaten. Sinatu nahi baduzue, hemen helbidea: www.petitiononline.com/sod

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila