Diseinu berri bat energia eolikoa jasotzeko

Diseinu berri bat energia eolikoa jasotzeko
2010/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: Mariah Power)

Energia eolikoa aprobetxatzeko, helizeak dituzte aerosorgailuek. Baina hori alda liteke, Caltech institutuko ingeniariek aurkeztu berri duten diseinu berri bati esker. Diseinu berriak, helizeak erabili ordez, egitura zilindriko baten bidez jasotzen du haizearen bultzada.

Aerosorgailuaren itxuran ez ezik, jarreran ere bada alderik: helize bidezko ohiko sorgailuek jarrera horizontalean izaten dute ardatza, eta Caltecheko diseinukoek, aldiz, ardatz bertikala dute. Sistema berri horrek duen abantaila da aerosorgailu bat beste batetik hurbil instalatu daitekeela. Hain zuzen ere, ohiko sorgailuek sortzen duten aire-zurrunbiloak traba egiten die inguruko sorgailuei; diseinu berriaren kasuan, aldiz, sorgailu batek eragindako aire-zurrunbiloak indartu egiten ditu gertu dauden sorgailuen mugimenduak.

1
260
2010
1
002
Energia
Albisteak
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila