Dirua ustela

Euroek pezetak ordezkatuko dituzte laster baina hori ez da diru-kontutan jazotako aldaketa bakarra. Ia konturatu gabe plastikozko diruak txanda hartu dio paperezkoari eta guretzat erosoa izan arren, ingurugiroarentzat ez da hain mesedegarria suertatu. Kreditu-txartelak erretxina- eta plastiko-nahastez osatuta daude oro har eta, degradatzen ez direnez, urteak ematen dituzte naturan bueltaka. Hori dela eta Suitzako Inter Bio Cards enpresak txartel biodegradagarriak prestatu ditu. Erabiltzen ari garela ez zaizkigu hondatuko, baina zaborretara bota orduko usteldu eta desagertu egingo dira.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.