Dinosauroen eboluzioa aztergai

Bristolgo Unibertsitateko paleontologo-talde batek 277 dinosauro-espezie ebolutiboki erlazionatzen dituen zuhaitz erraldoia osatu du. 1980ko hamarkadaz geroztik egin izan dira antzeko zuhaitz ebolutibo ugari, baina guztietan espezie-talde txikiak erlazionatu dira. Orain, zuhaitz ebolutibo horiek guztiak elkartu eta zuhaitz bat osatu dute 277 espezierekin.

1.000 dinosauro-espezietik gora daude identifikatuta gaur egun, eta, beraz zuhaitz hori hasiera besterik ez da; hori diote behintzat proiektuan parte hartu duten zientzialariek.

Haien esanean, superzuhaitza dinosauroen eboluzioa nola gertatu zen aztertzeko abiapuntu oso egokia da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila