Diabetesa: bizitza ia normal

diabetologoen arabera, tratamendu egokiak dituen posibilitateei muzin egiten zaie askotan eta horregatik diabetikoen bizi-kalitatea ez da behar bezalakoa izaten.

Orain dela 70 urte haur diabetikoak heriotza besterik ez zuen espero. Gaur egun aldiz, bizi-itxaropena askoz ere hobea da. Hala ere, diabetikoen bizia heren bat motzagoa da pertsona osasuntsuena baino.

Alemaniako Karl Schöffling eta Helmut Mehnert diabetologoen arabera, tratamendu egokiak dituen posibilitateei muzin egiten zaie askotan eta horregatik diabetikoen bizi-kalitatea ez da behar bezalakoa izaten.

Bi diabetiko-mota daude. Alde batetik arearen funtzionamendu txarragatikoak daude eta hauek % 15 dira. Hauen intsulina eza injekzio bidez ordezkatu behar da. Bestalde, pertsona gizen eta berrogei urte baino gehiago dutenengan azaltzen den diabetesa dago. Pertsona hauengan, gorputzak produzitzen duen intsulina nahikoa izango litzateke, baina bizimodua dela eta, intsulina hori ez da nahikoa gainkargari aurre egiteko. Pertsona hauen tratamendua elikagai-dietak eta pastilek osatzen dituzte.

Injekzioak derrigor erabili behar diren kasuetarako, medikuak intsulinazko ponpa eramangarriak lantzen ari dira. Orain dela gutxi komertzializatu den gailua pen (luma) izenekoa da. Gailu honek boligrafo baten itxura du eta gaixo bakoitzak behar duen intsulina-dosia kartutxotan sartzen da. Kartutxo hauek axotan kargatzen dira eta gaixoak nahi duenean erabil dezake pena.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila