CEIT eta TECNUN Intelentzat lanean

CEIT zentro teknologikoak eta TECNUN unibertsitate-eskolak akordio bat sinatu dute Intelekin elkarrekin ikerketa bat egiteko. Proiektuan, mikra bat baino askoz txikiagoak diren egiturak hobetu nahi dira, batez ere, haien itsasteko gaitasunari begiratuta.

Izan ere, ordenagailuetako mikroprozesadoreak egitura edo geruza bat bestearen gainean jarrita eraikitzen dira, eta, beraz, garrantzitsua da egitura horien itsasgarritasuna hobetzea. Horrela, mikroprozesadoreen funtzionaltasuna hobetuko da eta, ondorioz, informazio gehiago eta, gainera, azkarrago garraiatzeko aukera izango da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila