Casio SF-7500: agenda digital eramangarria

Casio SF-7500 agenda digital berriak 148 g pisatzen ditu eta poltsikoan eraman ahal izateko moduan diseinaturik dago. 64 Kb-eko memori ahalmena du eta memoria honek, telefono-zenbakien katalogo pertsonala eta tarjeta eta oharren liburutegi osoa gordetzeko aukera ematen du. Agendaz gain, erlojua eta egutegia ere badituela aipatu behar da.

Datuen sarrera, edizioa eta ezabaketa menu-sistema bidez eragiten da. Datuak, negozio-tarjeta formatuan (Business Card), telefono-katalogoan edo (Memo) agendan gorde daitezke.

Agenda pertsonala kontsultatzeko ondoko era desberdinak eskaintzen ditu <<Schedule keeper>> sistemak: hilabetea, eguna edo data eta ordu zehatza. Bestalde, agendako zita bakoitzari alarma eslei dakioke. Horrela, zita-orduan alarmak jo egingo du, nahiz eta agenda itzalita egon, eta zitaren zehaztasunak agertuko ditu pantailan.

Aipatutakoaz gain baditu ondoko ezaugarriak ere: 127 hiritako orduak, 1901etik 2099. urterainoko egutegia, SF-7500 agenda pertsonalaren eta PC/AT bateragarri edota PS/2 baten arteko datu-komunikazio efikaza eta datu konfidentzialak babesteko kode sekretua.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila