Burutik gero eta okerrago

Osasunerako Mundu Erakundearen arabera, munduan 400 milioi pertsona inguru buruko gaitzen batek jota dago. Erakunde horren izenean, Benedetto Saraceno adituak adierazi zuen gaur egun depresioa gaitzen artean bosgarren tokian dagoela eta 2020. urterako bigarrena izango dela. Aditu horrek dioenez, mundu garatuan buruko gaitzak gaitz guztien % 11 dira, "eta hurrengo bi hamarkadetan % 14ra iritsiko dira".

Herrialde garatuetan buruko gaitzen artean hedatuena depresioa bada ere, txiroetan lehen tokia epileptikoentzat eta atzeratuentzat da. OMEren datuetan alkoholismoa ere gaitz larrienen parean dago, 140 milioi pertsonari kalte egiten baitie. Bestalde, munduan 45 milioi eskizofreniko omen dago; horietatik, urtero milioi batek bere buruaz beste egiten du.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.