Bularreko haurren bat-bateko heriotzaren erruduna

Europako mikrobiologia klinikoari eta gaixotasun infekziosoei buruzko biltzarrean jakinarazi dutenez, Escherichia coli bakterioaren toxina batek eragiten du jaioberrien heriotza.

Lehen ere sendagileek susmatzen zuten E. coli-ak parte hartzen zuela arazoan; orain, beste pauso bat eman dute, bat-bateko heriotza izan duten haurren odolean bakterio horren toxina bat aurkitu baitute. Aldiz, ez dago toxina horren arrastorik beste arrazoi batzuengatik hil diren haurren odolean, ezta ume osasuntsuenean ere. Gainera, toxina horrek shock-a, enboliak eta zirkulazio-arazo larriak eragiten dizkie laborategiko saguei.

Beraz, badirudi bera dela bat-bateko heriotzen erruduna. Zenbait ikertzaileren esanean, baliteke arazoa txertaketa bidez saihestea etorkizunean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila