BITIA, datu genetikoen eta klinikoen arteko lotura

Zergatik bi gaixok, datu patologiko oso antzekoak izanda, hain desberdin erantzuten diote ematen zaien tratamenduari? Erantzuna geneetan aurkitzen saiatu dira ikertzaileak, eta, azken datuen arabera, geneen espresioan dauden aldaerek azal lezakete hori. Kaleratu berri den BITIA softwareak datu genetikoen eta klinikoen arteko lotura egiten du, eta, hala, minbiziaren garapena aurreikusteko lagungarri izan daitezkeen faktore berriak eskaintzen ditu.

Hain zuzen ere, NorayBio enpresa bizkaitarrak garatu du BITIA Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Onkologia eta Medikuntza Aringarriaren Sailarekin eta La Paz Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Medikoaren Sailarekin batera.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila