Bisonteak suntsitzeko bidean

Goseak eraginda paseora irten ziren Yellowstone-ko 750 bisonteek azken ibilbidea egin zuten, Brucella bakterioa aitzaki hil egin baitzituzten.

Negu gogorrak eta elikadura faltak eraginda, Ipar Amerikan bisonteek Yellowstone-ko parke nazionaleko mugetatik kanpora emigratu dute. Azken bidaia izan da 750 bisonterentzat, parketik kanpo hil egin dituztelako.

Estatu Batuetako osasun-zerbitzuetakoek eman duten azalpena honako hau izan da: bisonteek ganaduarentzat eta gizakientzat arriskutsua den Brucella izeneko bakterioa daramate eta horregatik hil dituzte. Parke nazionalekoentzat ordea, arrazoi horrek ez du inolako zentzurik. Beste espezie batzuk ere izaten dute delako bakterio hori (altzeak, adibidez), baina inolako oztoporik gabe ibiltzen dira hiltzeko arriskurik gabe.

1996ko otsailean Yellowstone-ko parkean 2.200 bisonte baino ez zeuden.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila