Bidaiarien segurtasuna

Britainia Handiko Lord-en Ganberak agindutako ikerketa baten ondorioetan hegazkinetako bidaiarien osasuna albo batera uzten dela esaten da. Gobernua, araudia eta industriak aireko segurtasunari ematen diote lehentasuna, baina ez horrenbeste bidaiarien osasun-zainketa aktiboari. Txostenean esaten denez, beharrezkoa da hegaldi guztietan erretzea debekatzea, benetako tronbosia izateko arriskua neurtzeko ikerketa berehala egitea, kabinetako aire-kalitatea aztertu eta jarraipena egitea eta, azkenik, bidaiarien datuak hiru hilabetez gordetzea balizko gaixotasun infekziosoen jarraipena egin ahal izateko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila