Beldurraren biokimika, zizareetatik gizakietara

beldurraren-biokimika-argitu-nahian
C. elegans zizare mikroskopikoa. Arg. Flickr

Beldurraren eta antsietatearen mekanismoak ikertzeko bizidun mikroskopiko bat erabiltzen ari dira: Caenorhabditis elegans zizarea. Bere predatzaile naturalak jariatzen dituen sulfolipidoak lurrean jarrita, C. elegans-ek bere burua babesteko jokaera hartzen du: sulfolipidoak sumatu eta berehala, norabidea aldatzen du, zakarki, eta arrautzak jartzeari uzten dio. Jariakin horien presentzia hutsak lau zirkuitu neuronal aktibatzen dituela ikusi dute Salk Institutuko ikertzaileek, eta adierazi dute beldurra hain mekanismo errudimentarioa eta oinarrizkoa izanik, eragiten duen erantzun neuronala oso antzekoa dela zizare eta gizakietan.

Giza antsietatearen aurkako Zoloft botika eman dietenean, zizareek ez dute beldurrik erakutsi sulfolipidoen aurrean. Botikak haiengan duen eragina ikusita, badirudi beldurraren aurkako erantzun neuronalak mantendu egin direla eboluzioan. Zizareen nerbio-sisteman beldurrarekin erlazionatutako seinaleak identifikatu izanak antsietatearen mekanismoak eta izaera hobeto ulertzen lagunduko duelako itxaropena dute ikertzaileek.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group