Behi-esnea eta minbizia

Behi-esnea dietan sartzea oso mesedegarria izan daiteke minbizi batzuen prebentziorako.

Behi-esnearen CLA azidoa oso eraginkorra da minbiziari aurre egiteko.

Behi-esneak CLA (Azido Linoleiko Konjokatua) izeneko azidoa du, gutxi bada ere. Gantz azido hau behien sabeleko bakterietan eratzen da. Esperimentu batzuei esker jakin da CLA-k melanomari eta leuzemiari aurre egiten diela; honez gain, bularreko, koloneko, obarioetako eta prostatako minbiziak ere prebenitu egiten ditu.

New Yorkeko ikertzaile batzuek, aurkikuntza hori aintzat hartuta, behien dieta aldatu nahi dute esnearen CLA azido-kopurua igotzeko. Ikerketa batek dioenez, 70 kiloko gizaki batek 3-5 gramo CLA azido behar ditu egunero. EEBBetako biztanleen batezbesteko dietak, aldiz, gramo bat besterik ez du osatzen. Ikertzaileek esan dutenez, gantz-azido mesedegarri hau bereziki esne osoan aurki daiteke; esne gaingabetuak ez du CLA azidorik eta erdigaingabetuak CLA azidoen %60 baino ez du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila