Behi eroen gaitzari buruzko datu berriak

Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile-talde batek prioiak aurkitu ditu hiru animalia-espezieren digestio-aparatuan: behi pirenaikoan, primatean eta arratoian, hain zuzen ere. Ikerketak prioi osasuntsuen (PrPc) kokapen zehatza deskribatzen du lehenengo aldiz.

Prioiak proteinak dira, eta entzefalopatia espongiforme kutsakorraren eragile nagusiak dira. Prioiek eragindako gaixotasunetan, ugaztunetan ageri den proteina arruntaren (PrPc) forma patogenoa (PrPsc) pilatzen da garunean. Eta prioi patogeno hori da behi eroen gaitzaren eragile nagusia.

Gaixotasuna garatzeko ezinbestekoa da PrPc-a egotea ehunetan. Agente patogenoa organismo barnean sartzeko hainbat bide daude, baina, hala ere, nagusiena aho bidezkoa da, hau da, elikagai kutsagarriak jatetik sortzen dena. Dena den, haragi kutsatua jaten denean prioi patogenoa ez da berez hazten, baizik eta prioi osasuntsuarekin elkartzen denean azken hori eraldatzen du.

Gaur egun oraindik ez dakite nola gertatzen den prozesu hori; alegia, proteinak nola lortzen duen digestio-pareta zeharkatu, PrPc-arekin kontaktatu, eraldatu eta azkenean garuneraino iristea han kaltea eragiteko. Prozesu hori deskribatzeko ezinbestekoa da PrPc-a digestio-paretan non dagoen jakitea. Eta horretan oinarritu da ikertzaile-taldearen lana, hain zuzen ere.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.