Behatoki autonomoa Artikoan

Zientzialarien ustez, Ipar Poloko izotz-geruzak klima globala erregulatzen du. Horregatik, oso garrantzitsua da geruza horren bilakaeraren jarraipena egitea. Lurralde urrun haietara joan-etorrian ibiltzea zaila eta garestia dela kontuan hartuta, Washingtongo Unibertsitateko zientzialariek behatoki autonomo finko bat jarri dute, meteorologiari, izotzari eta itsasoari buruzko informazioa jaso ahal izateko.

Behatokiak 4 tona eta erdiko pisua du eta, 4 kilometroko kable baten bidez, 4.100 metroko sakoneraraino heltzen da. Besteak beste, lurraren azaletik 400 metrora dauden ezaugarriak behatuko ditu. Eremu horretan, izotz-geruza sendoaren eta ur daitekeen geruza sakonago eta epelagoaren arteko muga dago. Egindako neurketen arabera, goiko izotz-geruza gero eta meheagoa da; geruza epelaren tenperatura, aldiz, gero eta handiagoa da (duela hogei urte baino gradu bat gehiago).

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila