Barraskiloa azkarrena ehizan

Ehizan, kono-itxurako itsas barraskiloak toxinak ziztatzen dizkio harrapakinari —arrainak, normalean—. Ziztada hori 300 milisegundo baino azkarrago gertatzen da, Kaliforniako Stanford Unibertsitateko ikertzaileek ikusi dutenez.

K.S. Matz

Ikusi egin dute, abiadura azkarreko kamera batekin grabatu baitute barraskilo horren erasoa, Conus Catus espezieko barraskiloarena, hain zuzen ere. Ikertzaileak harrituta zeuden nola hain motela dirudien barraskiloak bera baino askoz harrapakin azkarragoak ehizatzen dituen. Eta horregatik erabaki zuten mementu hori grabatzea.

Grabazioan ikusi zuten proboszidea luzatu, eta, abiada bizian, ziztada ematen duen arpoi antzeko hortz bat ateratzen duela proboszidearen barrutik. Hortz horrekin pozoia sartzen dio harrapakinari, eta ahoratzeko prest geratzen da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group