Bakterioen kontra, argia

Dentistek maiz erabiltzen dituzten tekniketan oinarrituz, laser bidezko esposizioak zenbait bakterioren funtzionamendua oztopa dezakeela uste dute zientzilariek.

Ospitaletan maiz agertzen den arazo larri bati irtenbidea emateko modua izango da aurki. Nola suntsi daitezke antibiotikorik eraginkorrenak ere erraz menperatzen dituzten bakterioak? Orain arteko bideek huts egin dutela eta, galdera horren erantzuna laserraren erabileran oinarritzen dela uste dute ikerlariek. Uste horretaz fido, laborategiko saioak egin dituzte Staphylococcus aureus bakterioaren aurka eta dirudienez, bete betean asmatu dute.

Bakterioaren portaera aztertuz, bakterioak antibiotikoekiko agertzen duen irmotasunaz jabetu ziren. Dentistek maiz erabiltzen duten teknika zeregin horietan erabil zitekeelakoan, tenperatura altuko tratamenduez baliatzea otu zitzaien. Laser bidezko esposizio labur batek, nahiz eta bakterioa bera akatu ez, bakterioaren funtzionamendu normala oztopatu egiten duela behatu dute.

Eta zertarako hori guztia? Infekzioak galarazteko besteak beste. Horrez landa, minbiziaren aurka ere bide emankorra zabaltzen ari dela diote, nahiz eta orain arteko guztia itxaropen hutsa izan.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.