Automobil lapurtuen salatzailea

Aparatu honek argi gorri baten bidez automobila ohostua izan dela salatzen du. Argi gorria urrutira ikusten da eta ezin da itzali. Kasurik txarrenean ere, mekanismo honen bitartez galdutako automobila berehala aurkituko duzu.

Sabaiaren erdian eta aurreko aldean, 4 x 6 cm-ko leihatila blindatu eta garden bat dago, eta bertan, ikusten ez den identifikazio-zenbakia grabaturik darama. Automobilaren barnean, beste kaxa blindatu bat dago eta bertan sistema elektronikoa, segurtasun-sarraila batez gorderik.

Leihatilan diodo berdeak ikusten dira dena normal dagoenean, baina ibilgailua lapurtu badute (dagoen tokian dagoela) diodo gorriek salatu egingo dute. Kontaktore anizkoitzezko sistema bati esker, segurtasun-sarrailari eman gabe ibilgailuari zerbait abiarazi ala itzali egiten zaionean argi gorria pizten da.

Leihatila blindatua bestetik, bat eginik dago sabaiarekin, eta kendu nahi izango balitz, txasis osoa aldatu beharko litzateke.

Lapurren kontrako sistema honen kostua 20.000 pta. ingurukoa izango da, prezio horretan muntaia ere barne delarik.


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.