Autoen poluzioa detektatzen duen laser izpia prestatu dute

Karbono monoxido gasak ez du usainik ez eta kolorerik eta detektatzen zaila da, baina arnastuz gero heriotza eragin dezake. Aldi berean, karbono monoxidoa hirietako smogaren osagaietako bat da eta batik bat autoek isurtzen dute. Osasunerako Mundu Erakundearen arabera hiru bat milioi lagun hiltzen dira urtean poluitutako airearen kausaz. Ez da harritzekoa, beraz, isuriak mugatu nahi izatea. Horretarako, ordea, zenbat gas isurtzen den detektatzeko teknika egokiak behar dira. Estatu Batuetan errepideetan jartzeko moduko laser diodoa prestatu dute, karbono monoxidoa autoetatik irten ahala detektatzen duena. Era berean, karbono dioxidoarentzako balio duen diodoa ere asmatu dute. Aparatu berriek orain artekoek baino emaitza hobeak eman dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila