Australian ikerlariak eulien aurka

Australiako nekazariek oso ongi dakite “ducilia cuprina” izeneko euliaren eragina zein den. Urtero 200 milioi dolar australiarreko galerak sortzen ditu aipatu euli honek.

Izurrite honi aurre egiteko, ikerlariek euli honen genealogia aztertu eta aldaketak eragin dituzte beraiengan. Arrengan eta emeengan egin diren mutazio genetikoak transmitigarriak direnez, urte batzuetan euli honen populazioa kontrolpean egongo dela espero da. 1990. eta 1991. urteetan 700 milioi euli askatuko dira Tasmaniaren iparraldeko irla batzuetan.

Saiakera honen arrakasta, mutazioaren iraupenaren araberakoa izango da. Bukatzeko, esan beharra dago, intsektiziden aurkako defentsak garatu dituenez, bide genetikoa besterik ez zela geratzen euli honen garapena oztopatzeko.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.