Aurora borealak X izpiz

Aurora borealak X izpiz
2006/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: Chandra)

X izpietan ere ikusten dira aurorak. Chandra X izpien teleskopioa baliatuta, Ipar poloaren gaineko zerua aztertu zuten iaz lau hilabetez astronomoek. Denbora horretan, aurora borealak gertatu ziren, eta, orain, teleskopioak jaso zituen irudiak aztertuta, astronomoek frogatu dute X izpiz ere ikus daitezkeela aurorak.

Aurorak eguzki-ekaitzekin erlazionatuta daude. Ekaitz horietan, Eguzkitik kargatutako partikulak ateratzen dira. Lurraren eremu magnetikoarekin topo egiten dutenean, partikulak desbideratu egiten dira, baina bidean indar elektrikoa sortzen da. Lurraren eremu magnetikoan harrapatutako elektroiek atmosferaren goialdeko atomoen aurka talka egiten dutenez, X izpiak igortzen dituzte. Horixe ikusi dute, hain zuzen, Chandra-ri esker. Jupiterren ere aurora ikusgarriak behartu ditu Chandra-k.

Berriak labur
5
1
217
2006
2
011
Astronomia

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.