Artizarra, inoiz baino ederrago

Argazkian ikus daitekeen irudikapen biribila Artizarra da. Orain arte gure galaxiako planetari buruz inoiz egin izan den zehatzena da gainera.

0ndoko argazkian ikus dezakezuen irudikapen biribila Artizarrarena da. Zehaztasun osoz landutako lehen kartografia osatua duzue, urtetako lanaren eta lankidetzaren emaitza dena, bidenabar.

EEBBetako Geologia Institutuan osatu dute irudikapen bikain hori eta bertan atzeman daitezke Artizarraren bailarak, mendiak eta sumendiak. Zehaztasun-maila hori lortu ahal izateko, makina bat iturritara jo behar izan dute. Besteak beste, Magallaes zundak igorritako irudiak, Puerto Ricoko Arecibon dagoen teleskopioaz behatutakoa eta Errusiako Venera espaziuntzitik jasotako datuak erabili dituzte. Horien guztien konbinazioa duzue ondoko irudia, orain arte gure galaxiako planetari buruz inoiz egin izan den zehatzena.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila