Arnasa hartzeko arazoak Indiako hiriburuan

Delhiko biztanleek badute kezkatzeko motiborik. Indiako Poluzio Kontseiluaren ikerketa baten arabera, nazioarteko osasun-erakundeek gomendatzen dutena baino zazpi aldiz poluzio handiagoa dago hiri horretako atmosferan.

Poluzio Kontseiluaren ikerketa baten arabera, nazioarteko osasun-erakundeek gomendatzen dutena baino zazpi aldiz poluzio handiagoa dago Delhiko atmosferan.

Kontseiluko ikertzaileek diotenez, Delhiko kaleak munduko poluituenetakoak dira. Dena dela, oraindik ez dakite zehatz arnasten den airearen poluzio-maila zein den. Ikerketa egileen ustez, neurri gogorrak hartu behar dira berehala poluzioa geldiarazteko; biztanleen arnas-arazoak gero eta larriagoak baitira. Lan orduetan automobilen heren bat errepideetan ibiltzen galeraztea neurri egokia litzatekeela diote.

Nazioarteko erakundeek, berriz, Delhiko umeen osasun-arazoak aipatu dituzte. Bertako umeek arnasten duten airea gehienezko muga baino ia zortzi aldiz poluituagoa dago.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila