Aritmel saria EHUko Arantza Illarramendi informatikariarentzat

Aritmel saria EHUko Arantza Illarramendi informatikariarentzat
2010/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: EHU)

Euskal Herriko Unibertsitateko Arantza Illarramendi informatikariari eman diote Aritmel saria, Espainiako Informatikako Zientzia Elkarteak urtero ematen dituen informatikako sari nazionaletako bat. Illarramendiren ibilbide profesionala saritu nahi izan dute, sari horren bidez. Sariketako epaimahaiak ikerketa horren aplikazio praktikoa baloratzen du bereziki, saridunak aukeratzeko. Illarramendik eta haren taldekideek datuen prozesaketarekin egin dute lan. "Hasieran datu-baseekin hasi ginen, eta orain datuen kudeaketarekin ari gara", dio Illarramendik. "Horren barruko hainbat arlotan ari gara; une honetan gehien lantzen ari garena osasunaren arloa da, gaixo kronikoentzako aplikazioak, adibidez".

Informatikako sari nazionalen beste irabazleak honako hauek izan dira: Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Pere Brunet, Granadako Unibertsitateko Francisco Herrera, ATOS ORIGIN enpresa (Mare Nostrum saria) eta Red.es erakunde publikoa (Ramon Llull saria).

1
270
2010
12
001
Sariak; Programazioa; Softwarea
Albisteak
6

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.