Apoaren pozoia, orain sugearena

Apoaren pozoia, orain sugearena
2007/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: D. A. Hutchinson)

Rhabdophis tigrinus sugeak berez ez du pozoirik, baina gai da jaten dituen apoen pozoia gordetzeko. Ikertzaileek ikusi dute aporik jaten ez duen sugeak pozoirik ere ez duela; apoak jaten baditu, ordea, bai, lepoaren atzealdean dituen guruin batzuetan apoarenaren antzeko pozoi bat duela ikusi dute.

Gertaera horrek sugearen jarreran ere eragina omen du. Izan ere, arrano batek eraso egiten dionean sugeak ihes egin ohi du; baina guruinak pozoiz beteta baditu, arranoari aurre egiten dio, guruinak ahalik eta gehien puztuz. Arranoak zauritzen badu, pozoia askatu egiten da.

Sugeak gordetzen duen pozoia hobeto aztertzen ari dira orain ikertzaileak, eta pozoia digestio-aparatutik guruinetara nola pasatzen den ere jakin nahi dute.

1
229
2007
3
002
Zoologia; Biologia; Kimika
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila