Antxoen arrantzaren aurka, pinguinoen alde

Antxoen arrantzaren aurka, pinguinoen alde
2007/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: L. Cancio)

Elizabeth Skewgar ekologoak Patagoniako Punta Tomboko pinguinoen gaineko kezka agertu du, Science aldizkarian argitaratutako lan batean. Punta Tombo Valdes penintsulatik hurbil dago, eta udan Magallanesko pinguinoen kolonia handiena biltzen da han, zuhaixken artean ugaltzera. Alabaina, urte batzuk barru, pinguino-populazioa askoz ere txikiagoa izateko arriskua dagoela ohartarazi du Skewgarrek, antxoaren arrantza dela eta.

Antxoa pinguinoen eta han inguruan bizi diren beste animalia askoren oinarrizko elikagaia da. Baina 2003. urtean antxoen arrantza esperimentala baimendu zuten handik gertu. Orain arte ez dute neurriz kanpo arrantzatu, eta, beraz, antxoen arrantzak ez du eraginik izan pinguino-populazioan. Skewgar beldur da, ordea, etorkizunean askoz gehiago arrantzatuko dutela, eskaera etengabe hazten ari baita.

Skewgarren ustez, ingurua babesteko neurriak hartzea komeni da. Berandu izan baino lehen.

1
228
2007
2
022
Ingurumena; Ekologia; Zoologia
Berriak labur
11
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila