Antisorgailuak, klima-larrialdiari aurre egiteko

antisorgailuak-klima-larrialdiari-aurre-egiteko
Arg. Pixabay

MJ Sexual & Reproductive Health aldizkariak munduko gainpopulazioaren auzia jarri du mahai-gainean. Klima-larrialdiari aurre egiteko estrategiak garatzen direnean, antisorgailuen erabilera aintzat har dadila eskatu dute. Izan ere, gainpopulazioak planetan eragiten duen arazoa larria da, eta desio ez diren 99 milioi haurdunaldi izaten da urtero munduan; haurdunaldi guztien % 44.

Orain arte, energia-iturri berriztagarriak erabiltzea eta eraginkortasun energetikoa handitzea izan dira klima-larrialdiari aurre egiteko estrategiak nagusiak, baina antisorgailuak denon eskura jartzea ere gakoa izango dela adierazi dute. Haien ustez, garrantzitsua da emakumezkoek gizartean bete beharreko funtzioarekiko espektatibak aldatzea, benetako aukera gisa bizi dezaten seme-alabak izatea edo ez.

Duela hilabete eskas, The Lancet aldizkariak ere jarri zuen begirada antisorgailuetan. Aldizkariaren iritziz, munduan 200 milioi emakume inguruk erabili nahi dituzte antisorgailuak, baina ezin dituzte eskuratu, izan arazo ekonomikoengatik, ideologikoengatik zein erlijiosoengatik. Hortaz, sinesmenen gainetik, familia-plangintza estrategia gisa har dadin aldarrikatu zuen.

Populazio Optimorako Funtsa erakunde estatu batuarrak argitaratutako datu esanguratsu bat eman zuen hartan: datozen 40 urteetan familia-plangintzan gastatzen diren 7 dolarreko, tona bat baino gehiago murriztu dezakegu CO2-aren igorpena.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.