Antena berriak, plasma-hodiak

Antena berriak, plasma-hodiak
2007/12/01 | Elhuyar

Tennesseeko Unibertsitatean, irrati-uhinak jasotzeko eta igortzeko gai den antena berezi bat garatu dute. Metalezkoa izan ordez, barruan ionizatutako gasa (plasma) duen hodi bat da, hodi fluoreszenteen antzekoa. Antena berriak zenbait abantaila ditu ohiko metalezko antenen aurrean: txikiagoa izan daiteke, eta ez du interferentziarik jasaten, ez dielako erantzuten lan egiteko behar dituen baino maiztasun handiagoko seinaleei (interferentziak sortzeko maiztasun handiko seinaleak erabili ohi dira). Desabantaila bat ere badu, ordea: metalezko antenak baino energia gehiago behar du. Beraz, oraingoz ez du iraultzarik eragingo teknologian.

1
237
2007
12
009
Teknologia; Materialak
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila