Amnesikoen memoria aztergai

Amnesikoen memoria aztergai
2007/03/01 | Elhuyar

Amnesikoak ez dira gai fikziozko egoerak imajinatzeko. Ondorio horretara iritsi zen Londresko College Unibertsitateko neurozientzialari bat amnesikoekin egin zuen esperimentu batean. Amnesikoek iragana gogoratzeko arazoak dituzte, gehienek hipokanpoa, memoriaz eta espazioaz arduratzen den garuneko aldea, kaltetuta dutelako. Gaixoek iraganean bizitako xehetasun zehatzak gogora ditzakete, baina ezin dituzte gogorapenak elkarrekin lotu modu koherente batean. Nolabait esateko, puzzle bat osatzeko piezak badituzte, baina ez dira gai piezak elkartzeko. Horregatik ezin dituzte lotu iraganeko bizipenak fikziozko egoera bat imajinatzeko. Orainaldian bizi dira, ezinbestean.

1
229
2007
3
019
Medikuntza; Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
10

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.