Altzeimerra eta erretzaileak

Erretzeak gure osasunari kalte egiten diola gauza jakina da; Altzeimer gaixotasuna aztertzen badugu, ordea, guztiz bestelakoa da ondorioa. Izan ere, erretzaileek dementziarekin lotu ohi den gaixotasuna pairatzeko arrisku gutxiago omen dute, azken ikerketek frogatu dutenez.

Garuneko zelulei eraso egiten die gaixotasun horrek eta, orain arte dakigunaren arabera, proteinak taldetan biltzen direnean sortzen omen da. Ohio-ko ikertzaile-talde batek berriki argitu duenez, nikotinak proteinak taldetan biltzea eragozten du.

Altzeimer gaixoen garunak b-amiloide izeneko proteina-plaketaz beterik daude. Plaketa hauek neuronak hil egiten dituzte eta orduan garatzen da gaixotasuna. Nikotinak, aldiz, neuronak bizirik irauteko estimulatu eta plaketak eratzea eragozten du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila