Afrikatik Ekialdeko Asiara

Txina, Indonesia, Britainia Handia eta Estatu Batuetako hainbat zientzialariren artean egindako ikerketaren arabera, egia da, orain arte uste izan den bezala, Ekialdeko Asiako biztanleen jatorria Afrika dela. Ikerketa egiteko, lurralde horretako 12.127 gizonezkoren Y kromosomaren ADNa aztertu dute.

Aitaren eta semeen Y kromosoma bera da, ez du aldaketarik jasaten. Horregatik, kromosoma horren ADNa aztertuta eboluzioari buruzko informazio asko atera daiteke. Orain arte, era horretako ikerketak egiteko, aldaketa gehiago jasaten duen ADN mitokondriala erabili izan da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila