AEBko bi zientzia-akademia nagusi emakumeak lehenesten ari dira

aebko-bi-zientzia-akademiatan-emakumeek-aukera-han
Arg. Artxibokoa

Azken 20 urteetan, emakumezkoek lehentasuna izan dute AEBko Zientzia Akademian (NAS) eta Arteen eta Zientzien Akademian sartzeko, argitalpen- eta aipamen-historial beretsuko gizonezkoekin alderatuta. Ondorio horretara iritsi da nazioarteko ikerketa-talde bat, kideak hautatzean izan den genero-arrakalaren 60 urteko bilakaera aztertuta, hiru arlotan: psikologia, ekonomia eta matematika.

EHUko Nagore Iriberri Etxebeste izan da ikertzaileetako bat, eta, ikerketaren arabera, duela 60 urte emakumezkoek probabilitate txikiagoa zuten akademiko gisa hautatuak izateko, antzeko argitalpen- eta aipamen-historiak zituzten gizonezkoen aldean. 90eko hamarkadan, bi akademietako hautaketa-prozesua gutxi-asko neutroa zen, generoaren ikuspegitik. Eta azken hogei urteetan, emakumezkoen aldeko lehentasun positiboa hautematen da hiru arloetan.

Hala, gaur egun, emakumezkoek 3 eta 15 bitarteko probabilitate handiagoa daukate AAAS eta NAS erakundeetako kide gisa hautatuak izateko, antzeko argitalpen- eta aipamen-historia duten gizonezkoen aldean. Nolanahi ere, Iriberrik adierazi du akademia horietako emakumeen ordezkaritza oraindik ez dela “inondik inora % 50era iristen matematikan eta ekonomian”, psikologian ez bezala.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.