Adinarekin neuronak ere 'gogortuz'

Gizakiak, adinean aurrera doan heinean, hainbat zailtasunekin egiten du topo. Era berean, neuronek ere denborarekin kalteak jasaten dituztela esan daiteke. Washington Unibertsitateko ikertzaileek ikusi dutenez, sagu gazteetan neuronek une oro eratu eta apurtzen dituzte elkarren arteko loturak; aldiz, sagu zaharragoetan, lotura horiek ‘solidotu’ eta egonkor mantentzen dira, eta horrek garunak malgutasuna galtzea eragiten du.

Ikerketa honekin joan den urtean egindako beste baten emaitzak berretsi dituzte ikertzaileek. Orduan, dendritak aztertuta emaitza kontrajarriak lortu zituzten beste bi taldek. Dendritak, axoiarekin batera, neuronen arteko komunikazioan parte hartzen duten elementuak dira. Hain justu, axoiak ikertuta egiaztatu dute adinarekin neuronen axoiek dinamikotasuna galtzen dutela eta loturak egonkortu egiten direla.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila