55.000 urteko proteina sekuentziatuta

Espezieen eboluzioa aztertzeko, zientzialariek hezurren morfologia erabili ohi dute. Orain, Newcastleko Unibertsitateko ikertzaileek informazio gehiago lortzeko modua aurkitu dute. Hain zuzen ere, Alaskan eta Siberian hartutako bisonteen (Bison priscus) hezurretatik osteokaltzina proteina hartu eta proteina horren aminoazido-sekuentzia zein den jakin dute.

Proteina sekuentziatzeko, gaur egun material genetikoa analizatzeko erabiltzen diren tekniken antzeko metodoa erabili dute. Diotenez, proteina batzuen sekuentziak alderatuta, DNA alderatuta bezainbeste datu jakin daitezke; beraz, espezieen bilakaera aztertzeko erabilgarria izan daitekeela uste dute ikertzaileek. Izan ere, DNAk oso denbora gutxi irauten du eta proteinek, aldiz, 10 milioi urte ere iraun dezakete egoera jakinetan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila