2007ko Espainiako Ikerketa Saria Enrike Zuazuarentzat

2007ko Espainiako Ikerketa Saria Enrike Zuazuarentzat
2007/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: E. Zuazua)

Enrike Zuazua matematikariak udaberrian jaso zuen Zientzia eta Teknologia arloko 2006ko Euskadi Ikerketa Saria. Orain, berriz, Espainiako Zientzia eta Hezkuntza Ministerioak banatzen dituen Espainiako Ikerketa Sarietako bat emango diotela jakinarazi dute. Hain zuzen ere, urteko ikertzaile onenak saritzeko bost sari ematen ditu ministerioak urtero, zientziaren hainbat arlotan, eta aurten Enrike Zuazuari egokitu zaio Matematikaren eta Informazio eta Komunikazio Teknologien saria.

Julio Rey Pastor izena du sariak, eta deribatu partzialetan eta kontrolaren teorian egiten ari den lanarengatik eman diote Enrike Zuazuari. Sarituaren esanean, "munduaren funtzionamendua ulertzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko matematikek eta konputazio-metodo berriek duten gaitasun izugarria nabarmentzen du sariak.

Espainiako Ikerketa Sarien gainerako saridunak, berriz, hauek dira: Ignacio Cirac, Fisikaren, Materialen eta Lurraren Zientzien alorrean; Carlos Duarte, Baliabide Naturalen Zientzia eta Teknologia alorrean; Luis Oro, Kimikaren Zientzia eta Teknologia alorrean; eta Daniel Ramón, Teknologiaren Transferentzia alorrean.

1
236
2007
11
004
Sariak
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila