EHUko argazki zientifikoen lehiaketa

Zazpigarren edizioa du Euskal Herriko Unibertsitateko SGIker Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrak antolatzen duen argazki-lehiaketak. Gorka Oriveren Aldamio endogeno bioaktiboa (ezkerrean), eta Erlantz Lizundiaren Zelulosazko itsasoa argazkiak (eskuinean) saritu dituzte.

Biziaren Zientzien arloko irabazlea izan da Gorka Oriveren argazkia. BTI Biotechnology Instituteko ikertzailea da Orive, eta birsortze-medikuntzarako biomaterial berri baten argazkiarekin lortu du saria. Hiru dimentsioko matrize bat da (laranjaz), fibrinan eta hazkuntza-faktoretan aberatsa (horiz), gaixoaren berezko zelulak (grisez) hazteko aproposa. Biomaterialaren osagaiak gaixoaren odoletik eratorriak dira; beraz, guztiz bateragarria da gaixoarekin.

Materialen Zientzia eta Teknologiaren arloko saria, berriz, EHUko Adierazpen Grafiko eta Ingeniaritza Proiektuen departamentuko kide Erlantz Lizundiarentzat izan da. Zelulosazko oinarri batean, kobrezko jalkin fin baten morfologia ikus daiteke Lizundiaren irudian. Nanometroko geruzak egiteko aukera ematen duen teknika baten bidez egin zen jalkina. Kasu honetan, 200 nm-ko lodiera du kobrezko geruzak, eta zelulosazko nanozuntzez osatutako mintz baten gainean egin da (irudiaren ezkerraldean agerian). Nanopapera deitzen zaio mintz horri. Ikertzaileen ustez, etorkizunean, elektronika malguan eta telekomunikazioetan erabili ahal izango dira nanopaper-kobre filmak.

Ia 60 argazki aurkeztu dira lehiaketara, eta guztiak ikusgai daude lehiaketaren webgunean.

Biziaren Zientzien arloko irabazlea
Egilea: Gorka Orive Arroyo

Biziaren Zientzien arloko irabazlea

Aldamio endogeno bioaktiboa (Endogenous bioactive scaffold)

Materialen Zientzia eta Teknologiaren arloko irabazlea
Egilea: Erlantz Lizundia Fernandez

Materialen Zientzia eta Teknologiaren arloko irabazlea

Zelulosazko itsasoa (Mar de celulosa)

0.0/5 rating (0 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.