Beste eskala batean murgilduta

Mundua gure begiradatik ikustera ohituta gaudenez, eskala-aldaketa txikienak ere harrituta utz gaitzake, gure begien aurrean azaldu diren horiek eta gu mundu berean bizi ote garen zalantzan jartzeraino.

Errealitatearen gure perspektibari uko egiteko prest bagaude, mundu berri eta harrigarri batean sar gaitezke. Hori egiteko gonbita da hau. 2016ko Nikon Small World sarietako irabazleek gure begiei egindako opariak dira hauek, 
mikroskopio soil batez aurkitutako 
altxorrak.

Zebra-arrainaren lau eguneko enbrioia
Egilea: Oskar Ruiz/Texaseko Unibertsitatea, MD Anderson Cancer Center (AEB)

Zebra-arrainaren lau eguneko enbrioia

Pertsonetan erbi-ezpaina eta ahosabaiko arraildura deformazioak eragiten dituzten mutazioak ikertzen ditu Ruizek, zebra-arrainen enbrioiekin. Horretarako, enbrioien aurpegiaren garapena jasoko duen atlas bat ari da osatzen time-lapse argazkien bidez. Gardentasunagatik, zebra-arrainen enbrioiak oso aproposak dira horrelako ikerketetarako.

Kakalardo urpekari arraren aurreko oina
Egilea: Igor Siwanowicz/Howard Hughes Institutu Medikoa (AEB)

Kakalardo urpekari arraren aurreko oina

Acilius generoko kakalardo urpekari arrek hainbat neurritako bentosaz beterik dute aurreko oinen azpialdea. Behar-beharrezkoak dituzte bentosak, emeen bizkarrean itsasteko.

Behi-gorotza
Egilea: Michael Crutchley (Erresuma Batua)

Behi-gorotza

 

Tximeletaren proboszidea
Egilea: Jochen Schroeder (Thailandia)

Tximeletaren proboszidea

 

Giza HeLa zelula baten zatiketa zelularra
Egilea: Dylan Burnette/Vanderbilt Unibertsitateko Medikuntza Eskola (AEB)

Giza HeLa zelula baten zatiketa zelularra

DNA, horiz; miosina, urdinez; eta aktinazko harizpiak gorriz.

Espermaren garapena ozpin-euliaren testikuluan
Egilea: Christopher Large/Utah-ko Unibertsitateko Biologia Departamentua (AEB)

Espermaren garapena ozpin-euliaren testikuluan

 

Burruntzi-larbaren isats-brankia
Egilea: Marek Mis Photography (Polonia)

Burruntzi-larbaren isats-brankia

 

0.0/5 rating (0 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.