Mundu digitala

Gizakia ala makina?

2014/09/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

"Reading-eko Unibertsitatetik / dator notizia / makina bat izan dela / gizakitzat hartua". Ekainean, komunikabide ugaritan agertu zen berria: ordenagailu-programa batek, lehenbizikoz, Turing-en testa gainditu zuen. Beraz, horrek zer esan nahi du, makina adimendunak gure artean ditugula jada? Badirudi ez dela hainbesteraino, baina, gutxienez, parada eman du adimen artifizialaz, gizakiak eta makinak bereizteko testez eta abarrez filosofatzeko.

Partekatzea: ekonomiaren aro berri bat?

2014/06/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Duela urte batzuk P2P teknologiek Internet bidez fitxategiak partekatzea ahalbidetu zutenean, ikus-entzunezko edukien industria horren aurka altxatu zen, beren eredu ekonomikoari kalte egiten ziolako. Azken urteetan, sarean bestelako gaiak partekatzeko zerbitzuak sortu eta hedatu dira: automobil-bidaiak, ostatua, finantziazio-gastuak... Horiek erasandako sektoreak edukien industriaren aurkako jarrera bera erakusten ari diren arren, joerak geldiezina dirudi.

Irakurri beharrean, entzun

2014/04/02 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Gizakien arteko komunikazio modu zaharrena eta ohikoena hizketa bidezkoa den arren, ordenagailuekiko elkarrekintza, tradizioz, idatzizkoa edo bisuala izan da. Azkenaldi honetan, baina, makinekiko ahots bidezko komunikazioa gero eta gehiago ari da hedatzen, eta hizketa automatikoki gero eta hobeto tratatzeko gai dira. Hemen ere ari gara horretan lanean, eta Elhuyar aldizkaria eta Zientzia.net, irakurri beharrean, entzun egin daitezke orain.

Errealitate birtualaren bigarren aukera

2014/03/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Errealitate birtualaren kontzeptua aspaldikoa da, eta hamarkadak dira errealitate birtualeko sistemak eta gailuak garatzen hasi zirela. Baina haietako batek ere ez zuen lortu emaitza benetan onik, eta are gutxiago arrakastarik merkatuan; hala, bada, azken urteotan, gutxi hitz egin da teknologia honetaz. Edonola, teknologiak asko egin du aurrera, eta benetan ongi dabiltzan gailu eta sistemak agertu dira azkenaldi honetan. Errealitate birtualaren behin betiko lehertzearen atarian ote gaude?

Modulartasunaren itzulera

2014/02/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Gure etxe eta lantokietan ezagutu genituen lehen gailu informatikoak mahai gaineko ordenagailuak izan ziren, eta jaun eta jabe izan ziren urte askoan. Haietako gehienak modularrak ziren, hau da, banatu zitezkeen partez osatuta zeuden: mikroprozesadorea, plaka, memoria, disko gogorra, soinu-txartela, txartel grafikoa, pantaila... Baina, gaur egun, bestelako gailu digital ugari erabiltzen ditugu, adibidez, eramangarriak, tabletak edo smartphoneak, eta haietan guztietan osagai horiek denak (edo gehienak) banaezinak dira. Horrek desabantaila ugari ditu; nabariena, zerbait haustean dena bota behar izatea. Hala ere, baliteke laster joera horri berriz buelta ematea.

Informatikaren irakaskuntzaz

2014/01/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Gailu digitalez eta webgunez gero eta inguratuago gauden gizarte honetan, pentsatzekoa da informatikarekin zerikusia duten lanpostuek etorkizun ona izango dutela (eta hala diote hainbat ikerketa eta analisik); baina, paradoxikoki, informatikako unibertsitate-ikasketetan gero eta jende gutxiago ari da, gurean zein nazioartean. Zalantzarik gabe, horretan eragina duen faktoreetako bat da unibertsitate aurreko ikasketetan informatikako ikasgaietan ematen denak sortzen duen ideia okerra. Izan ere, orokorrean, erabilera da irakasten dena, eta ez ordenagailuen funtzionamendua, programazioa eta abar. Eta ez da izango adin horietan horiek irakasteko bide edo baliabiderik ez dagoelako, artikulu honetan ikusiko dugun bezala.

Hardware librea

2013/12/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Seguruenik, denok entzun dugu inoiz "software librea" terminoa. Batzuentzat, friki batzuek erabiltzen dituzten sistema eragile eta bestelako programak besterik ez da; dakitenek badakite askoz gehiago dela, baina, entzun, guztiok entzun dugu zerbait horri buruz. Hardware librea berriagoa eta ezezagunagoa da, baina gero eta gehiago zabaltzen ari da, eta etorkizunean zeresan handia emango du.

Hiztegigintza teknologiaz modernizatzen

2013/10/10 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Hiztegigintzan, beste ia edozein jardueratan bezala, aldaketa sakonak gertatu dira azken urteotan teknologiaren eskutik. Papera oinarri eta helburu izatetik eta eskuzko lan handia eskatzetik, pasatu gara testu eta corpus elektronikoak erabiltzera, prozesuaren zati handi bat automatizatzera eta argitaratzeko euskarri digitalak erabiltzera. Elhuyarreko hiztegigintzan ere eman dugu modernizazio-pauso hori, hizkuntza-teknologiak lagun.

Anaia Handi digitala

2013/10/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Poliki-poliki eta ia oharkabean, gure komunikazioak, tramite administratibo eta finantzarioak eta beste gauza ugari ordenagailu eta Internet bidez egitera pasatu gara. Beti izan gara jakitun horrek gure pribatutasuna arriskuan jar zezakeela, komunikazio eta datu digital horiek baliabide informatiko ahaltsuak dituztenek --gobernuek, alegia-- errazago eskuratzeko moduan jartzen ari ginela. Baina sinetsi nahi izan dugu herritarron zerbitzura dagoen administrazioak pribatutasunerako eskubidea errespetatuko zuela. Bada Edward Snowden AEBko CIA eta NSA agentzietako langile ohiak azken hilabeteotan agerian utzitakoek berretsi digute aspalditik Anaia Handiaren kontrolpean bizi garela.

Firefox OS, gailu mugikorretan webari app-ek kendutako protagonismoa itzuli nahian

2013/09/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Duela hilabete gutxi, jokalari berri bat sartu zen gailu mugikorretarako sistema eragileen deman; ordura arte, Android, iOS, Windows eta Blackberry zebiltzan joko-zelaian, eta Firefox OS agertu zen ustekabean. Baina jokalari hau ez da beste bat gehiago, besteekiko ezberdintasun nabarmen bat du: webeko aplikazioak soilik instala eta exekuta daitezke han, HTMLn idatzitakoak. Izan ere, Mozilla Fundazioak sortu du sistema eragile berri hau, gailu mugikorretan gertatu den app-en gailentzeari aurre egiteko eta webari berriz bere tokia irabazten laguntzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila